XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi gazteek ziren jaun eta jabe, beraien maitasunaren fruituaren sorrera ospatzen....

- Eman didazun berri onak Julene, merezi du ospatzea.

Bai horixe! Nire aitak ekarritako ardo horretatik edan behar dugu biok.

Egon zaitez hemen.

Berehala ekarriko dut eta ondoren, neuk jasoko ditut bazkaltzen erabili ditugun ontzi guztiak.

- Tira, Martin... - Eta gaurkoz, lana egin dezala nahi duenak!.

Sagardoa eta ura ezean, oso egun gutxitan izan ohi zen Arretxe baserrian ardoa, baina oraingoan berehala atera zuen Martinek, beraren aitak azkenaldian etxeratu zenean ekarritakoa.

Bai azkar egin ere txurrut bi gazteek, beraien edalontziekin topo egin ondoren.

Une egokia zen aurreko zenbait istorio gogoratzeko eta horrela egingo zuten, egun batez, eguneroko lanak alde batera utzirik.

Berehala hiru aho etxean izango zirela pentsatzeak bakarrik ordea, indartuko zituen beraien asmoak eta saiatuko ziren lanean, baserriak zituen lurraldeak landurik eta bertatik jasotzen zutena gorderik.

Lan berriak ere sortu ziren ordea, arratsalde hartatik aurrera eta Julenek eraso zion jaio behar zuen haurtxoarentzat jazkiak prestatzeari.

Nolako arretaz gainera!.

Arretxe baserria, zorion kabi bihurtu zen haurtxoa jaio zen bitartean.

Martin, saiatzen zen lanean sekula ez bezala, gau luzeetan amets bat baino gehiago egiteko emaztearen ondoan gela ilunean.

Egun haundia iristean, hurreratu zen baserrira laguntzailea ugari herriko sendagilea ezezik.

Juleneren ama, oraindik ere indartsu eta sasoiko, Martinen ama ere bai, bere bizitzan zehar osatzen joan zen jakinduriz betea (...).